XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Azkenik, osagai ekonomiko, gizarteko eta materialak aipatzen ditu Krutwigek nazioaren osagarri gisa.

Moeta honetako osagaiek, berez bigarren mailakoak izan arren, indar berezia dute gaineratikoei lotzen zaizkienean, berauei kohesioa emanez, nazio eginkizun amankomun batera bultza baititzakete gizabanakoak.

Osagai hauen analisiari dedikatzen dio bere liburuaren zatirik handiena (Oeconomica, Dynamica, Historica, Politica, Bellica, eta Dialectica), analisi historikoa eta proposamen estrategiko eta taktikoak konbinatuz.

Euskal etnia bereizten eta batasun batean biltzen duten faktore hauen azterketaren ondoren, Krutwig lehenago aipatu ondoriora iristen da: euskal herriak etnia bat osatzen du, objektiboki; bere buruaz ohartun den neurrian, eta bere etorkizunaren jabe izan nahi duen neurrian, estatu bat izateko eskubidea du, hots, nazio gisa hartua izateko eskubidea.

Beraz, etnia izatetik nazio izatera pasatzean jauzi garrantzitsu bat dago.

Etnia, izate objektiboa da, eta nazio izateak herri etniko horren subjektibotasun maila altu bat eskatzen du, ez baita ezberdintasunaren zentzu soila etniak nazio gisa osatzeko behar duena.

Euskarak berak adierazten duen bezalaxe, euskaldunek ezberdintasunaren zentzu hori izan dute historian zehar: euskalduna versus erdalduna.

Zentzu hau nazioa osatzeko ezinbestekoa den arren, ez da nahikoa, eta haruntzago joan beharra dago: izate amankomunaz ohartu, eta elkarrekiko etorkizunaz jabetu nahi izateraino alegia.

... el sentimiento nacional es algo psicológico, y dándose los factores constituyentes de la nación, serán miembros de una nación, quienes tengan la voluntad de estar unidos a ella 49 SARRAIHL DE IHARTZA, Vasconia, aipatu lanean, 23. orr..

Jauzi handi hau nola gertatzen den aztertzeko, Krutwigek zenbait bide eskaintzen ditu.

Vasconiaren zatirik handiena, esan bezala, etniaren eragile ekonomiko, gizarteko eta materialen azterketari dedikatzen dio.

Etniaren osagai diren lehen mailako ezaugarri objektiboei lotzen zaizkienean, garrantzi handikoak izan daitezke eragileok: Estos factores ... tan pronto como existen los factores constitutivos de la nacionalidad cobran tal fuerza